XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gose greban diren koordinakundeko zortzi kide Irurtzungo Kultur Etxean daude entzerraturik.

HBk, bere aldetik, laguntza eskaini dio Koordinakunderi, Nafarroako Gobernua Gobernu Zentralaren esanetara lanean ari bait da, lurra desjabetu eta militarizatuz ardatz Mediterraneoaz Madrilek dituen proiektuak inposatu asmoz.

Proiektu hauek ez diote inongo mesederik egiten gure lurrari eta bai multinazionalei, azaldu du HBk.

Bestalde Imanol Murua, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak autobiaren aurka egindako atentatuengatik ez dela kikilduko esan du.

Ez naiz gai sentitzen adierazi du ETAri erantzuteko, ez baitut nahi joku horretan sartzerik.

Penagarria iruditzen zait obra honen kontra erasotzea, nahiz eta itxarotekoa izan proiektua behin betirako onartu ondoren ETAk erantzunen bat emango zuela.

Europako Ingurugiro Batzordearen erabakiaren ondotik, eta auzi honi buruzko estudioak eta debateak ia bost urtez luzatu direnenan, Gipuzkoako Diputazioak apirilaren 3an onartu zuen behin betiko Nafarroa eta Gipuzkoa lotuko dituen errepidearen eraikuntza.

Asteartez, diputatuen Kontseiluak aurrikusitako planen haritik, obren lizitazioa onartu zuen, lehiaketarako klausula administratiboen plegu eta guzti.

Datozen hilabeteotan, enpresa interesatuek euren proposamenak aurkeztu beharko dituzte, gero Diputazioak onets ditzan, eta horrela, iragarpenak betetzen badira, lau hilabete barru makinak lanean hasteko moduan izango dira.

Enpresei mehatxu ezkutuak Imanol Muruak uste du, ETAk obra horren kontra egin ditzakeen atentatuen helburua bertan lan egin behar dutenei beldurra eta ikara sartzea dela.

Ez dakit gehitu zuen mehatxu horiek enpresa interesatuengan eraginik izango dutenentz.

Nik dakidanez, ez da beldur handirik, obrak aurrera doaz eta.

Halaber, Muruaren esanetan, Koordinakunde zeharkako mehatxuak jaurtikitzen ari da enpresa horien kontra, euren bulegoen aurrean egiten bait dituzte protestaldiak.

Lekunberriko azkenenego atentatua ez salatzearekin Koordinadorak bereari eutsi dio eta harrigarria da, beste zerbait ez esatearren, gerta daitekeen guztiaren erantzukizuna guri leporatzen ahalegintzea.

Nik badakit zeintzu diren nire betebeharrak eta, egia esan, atentatuek ez dute ezer ikustekorik nirekin, gehitu du.

Autobia martxan jartzea aitortu du Muruak agindu konstituzional baten fruitu da eta nik, diputatu nagusia naizen aldetik, agindu hori bete beharra daukat.

Instituzio demokratikook, gure jokabideen erantzule gara zenbait agindu zehatz beteaz, baina, inondik inora ere ezin diezagukete ETAren atentatuengatiko erantzukizuna gaineratu.

Ni ez naute mehatxuek beldurtuko.

Gipuzkoako diputatu nagusiak ez du baloraziorik egin nahi izan, antza denez, Koordinakundeko zenbait partaidek hasi duten gose grebari buruz.

Eurek ikusiko dute zer egiten duten, erantsi du azkenik diputatu nagusiak.